Informazioa eskatu
Sexu-osasuna: antisorgailuak eta akontzeptiboak
Utzi zure harremanetarako informazioa eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.
Hezkuntza sexuala Sexu-osasuna: antisorgailuak eta akontzeptiboak
Inoiz ez zaizu gertatu ez dakizula zer produktu eta praktika erabili, harreman erotikoetas disfrutatzeko modu seguru batean? Ikastaro honetan, sexu-osasuna zer den ikasiko dugu, sexu-harremanaz gozatzeko gaur egun zer metodo dauden, erabilera, onurak eta albo-ondorioak, STGak eta nora jo zalantza edo kezkaren bat izanez gero. Hori guztia eta askoz gehiago ikastaro honetan.
Programa
- Osasun sexualerako sarrera
- Bulba eta zakila duten pertsonentzako antisorgailu eta akontzeptibo motak
- Antisorgailu hormonalak
- Hormonarik gabeko antisorgailuak
- Antisorgailu iraunkorrak
- Antisorgailu naturalak
- Larrialdietarako antisorgailuak
- Akontzeptiboak
- Nola aukeratu metodo egokia
- Kontsultaguneak eta informazio puntuak
- Praktikan jarri!
Helburuak
- Sexu-osasuna gure bizitzaren zati garrantzitsu gisa ulertzea.
- Antisorgailu ezberdinak ezagutzea: zeintzuk diren, zertarako erabiltzen diren, onurak eta albo-ondorioak.
- Arriskurik gabeko zer praktika dauden jakitea, praktika erotikoetan gozatzeko.
- Aukera ezberdinak ezagutzea, informazio gehiago izateko kontsulta non egin eta pertsona bakoitzarentzat egokiena aukeratu.
Nori zuzenduta dago
Ikastaro hau antisorgailu eta akontzeptibo ezberdinak, abantailak eta desabantailak eta aukeraketa-metodoak ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzako dago zuzendua: sexologiako profesionala, hezitzailea, gurasoa edo interesa duen edozeini.
Interesatzen zaizkizun beste ikastaro batzuk Interesatzen zaizkizun beste ikastaro batzuk
Interesatzen zaizkizun beste ikastaro batzuk Interesatzen zaizkizun beste ikastaro batzuk
